Egitaraua: 8:30 Diana Arrasateko gaiteroekin. 9:00 Entzierroa. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen plazan. 11:00 Etxafuegoak Herriko plazatik. 11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira. 12:00 Eusko Labelen produktuak dastatzea Herriko plazan, Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin. 18:00 Xabi Larrearen Baboom ikuskizuna, Biteri plazan. 19:00 Lore Gazteak taldearen dantza emanaldia, Seber Altube plazan. 20:00 Kontzertua Herriko plazan: Janus Lester. Egitaraua osorik hemen.
Garbigune ibiltaria Olakua auzoan, autobus geltokiaren ondoan.
Udaberria loratzen, Elgeta formatzen zikloaren barruan Zarata proiektuaren audiogida. Helduendao. Nahi denean sartzeko. Antolatzaileak: Elgetako Udala eta Amantalak talde feminista.
Antixenako pintxo-potearen barruan antolatuta.
Ekainaren 13tik 29ra Bergarako XXXIII. Kirol argazkien lehiaketa erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.