09:30ean, LHkoen ginkana, Biteri plazan 10:30ean, Olarteko gunekoen danborrada, Herriko Plazaraino 16:30ean, HHkoen kalejira, Biterinaino 17:0etan, festa: txalaparta saioa, tailerrak, puzgarriak eta txosna 19:30ean, Glutenbakuak taldea
Gaur da azaroko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
Haur eta Lehen Hezkuntzako familientzat prestaturiko musika eta dantza ikuskizunak, tailerrak, kalejira, Batxilergoko 2.mailako ikasleei omenaldia, bokatak, musika... Ikuskizunak zinema-aretoan izango dira eta gainerako ospakizunak Santa Marina plazan.
Herriko ludoteketek ikasturteari bukaera emango diete.
Aste Zapatistaren barruan antolatuko ekintza da. Irakaslea: Carla Arrue, artisaua izango da.Oharra: Bakoitzak bere loreontzia, lapikoa edo katilua ekarri behar du.
Hezkuntza Anitza taldekoen emanaldia.
Rock My Soul taldeak kontzertua emango du Sastiñako Musika Festibalaren baitan. Soul eta Rhythm & Blues estiloetako abestiak interpretatzen dituzte rock klabean, bateria, baxua, gitarra eta ahotsez osatutako formazio klasikoan: Bee Gees, Carole King, Donna Summer, Elton John, Ike & Tina Turner, Neil Diamond, Otis Redding, Ray Charles, Roxette, Stevie Wonder...
Nabarralde elkarteak antolatutako Baskonia Globalizazioan jardunaldien barruan, hitzaldia gaur: “Baskonia en la Globalización. Atlas societario”, Santiago Alba Rico (idazlea eta filosofoa).
El libro negro del sionismo liburuaren aurkezpena, Oier Perez idazlearekin eta Taher Ali prologogile palestinarrarekin.
Arrasateko LGTBIQ+ diagnostikoa eta plana aurkeztuko diete herritarrei. Ondoren, 20:00etan, ikusgarritasun LGTBIQ+ kalejira musikatua egingo da Kulturatetik hasita.
Arrasate Musikaleko dantza taldearen emanaldia, Udaberriko Ziklo Musikalaren baitan.
7x7 Kultura kalean ekimenean kontzertua emango du Leizarra musika eskolako bandak. Errepertorioa osatu dute obertura klasikoekin, flautarako piezekin, bandarako obra potenteekin eta soinu bandekin. Gainera, Beñat Arizabaleta abeslari aretxabaletarrak parte hartuko du.
Jordán Rodas Andradek eta Carlos Martin Beristainek egingo dute berba, Zazpi Udaberri elkarteak gonbidatuta.
Hilaren 6an hil zen Josu Errasti, 57 urteko eskoriatzarra. 80ko hamarkada hasiera ezkero, punkrock eszenako talde ugaritan ibili zen. Azken agurra egingo diote, 19:00etan, Santa Marina plazan.
San Antonio auzoko jaien barruan: 11:00 Meza karpan. Ondoren, San Joxepe koralaren emanaldia. Gero, luntxa karpan. 19:30 Amustei taldearen kontzertua.
Aste Zapatistaren barruan antolatuko ekintza da. Talde hauek arituko dira: Julene eta Unai Zaunka Contracordes Etsaiak Eroak Takotegia egongo da
20:00etan, San Frantzisko elizan, Goikobalu Abesbatza, AGA eta orkestra.
VI. Montferri-Atxabalta topaketa Urbaltz elkarteak antolatuta: 20:00 UPyD taldearen kontzertua. 20:30 Bertako produktuekin egindako pintxo dastatzea. 21:00 Montferritik (Tarragona) datozenei ongietorria.
'Cuatro paredes' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Ibon Cormenzana. Iraupena: 82 minutu. Sarrera da: 5,50 euro.
Kultura eta Natura programaren barruan, Burgos aldera egingo dute bi egunetako irteera Pake Lekuko bazkideek: Burgos, Lerma, Silos, Covarrubias,Burgos.
C1 ikastaroaren data: ekainaren 23tik uztailaren 18ra. Ordutegia: 8:30-13:00. Ordu kopurua: 80. Ikastaroaren helburua HABEko iraileko deialdiko azterketa itxira joateko prestatzea da. Izena emateko datak: ekainaren 2tik 17ra, udal euskaltegian, Eltzian.
Elgetako argazki zaharren bigarren erakusketa ekainaren 12tik 22ra kultura etxeko erakusketa aretoan. Artxiboko boluntario taldearen eskutik. Ordutegia: Ekainak 12 - 18:00-20:00. Ekainak 13 - 18:00-20:00. Ekainak 14 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 15 - 11:00-14:00. Ekainak 19 - 18:00-20:00. Ekainak 20 - 18:00-20:00. Ekainak 21 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 22 - 11:00-14:00.
Helduen afarirako txartelak Goikoetxe harategian daude salgai 17 eurotan. Umeen afarirako txartelak, berriz, Lola jatetxean 7 eurotan. Martitzenera arte, ekainak 10, egongo dira salgai.
Arrasate Zientzia Elkartearen eskutik, Izandakoak erakusketa Kulturateko klaustroan, ekainaren 5etik 21era.
Ekainaren 13tik 29ra Bergarako XXXIII. Kirol argazkien lehiaketa erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.