Naturan Jolasean ekimenaren baitan: 08:00etan, Yoga saioa, San Kristobalen. 08:30ean, Gosari herrikoia, San Kristobalen.
Zegama Aizkorriko mendi maratoia. Luzera: 42,2 km. Desnibela: 2.736 metro. Gehieneko denbora: zortzi ordu. Irteera: 09:00etan, Zegaman.
Lizarraga auzoko errotak historian zehar ibilbidea egingo dute. Txanbolin errotako aztarnak, Lizarraga eta Arbe erroten egiturak, ubideak, eta, azkenik, Akiñabei errota bisitatuko dira. Azkeneko errota hori lanean ikusteko aukera ere izango da.
2017-2011 bitartean jaiotako neskak. 10:00-11:15 entrenamentua Agorrosinen. 11:30 Bergara Hiria saria: Ohorezko erregionala vs. Gipuzkoako Kadeteen Selekzioa.
Eskalatzen ibili direnendago edo probatzea nahi dutenendako saioa. Katuoinak eramatea beharrezkoa da. 16 urtetik gorako emakumeendako saioa da. Bergaran bizi direnek lehentasuna izango dute plazak betetzeko orduan. Izena emateko Agorrosinen edo galdetegia beteta.
Debagoieneko hainbat dantza talde elkartuko dira Leizarra musika eskolak gonbidatuta, erakustaldiak egiteko herriko kaleetan eta plazan.
Gatzagara ibilaldia egingo dute Euskaraldiari agur esateko. Aretxabaletarrak Herriko Plazatik abiatuko dira 10:30ean eta Eskoriatzakoekin bat egingo dute 11:00etan. Gatzagan ongietorria egingo diete trikitilariekin eta salda eskainita, eta mosaikoa egingo dute.
Antolatzaileak: Camden Dance Studio, Moises Azpiazu eta Bergarako dantza eskola.
Gaurko egitaraua: 12:30ean Oñatz dantza taldeko gaztetxoen dantzak; 16:00etan mus txapelketa Urbixa elkartean –izen-ematea, 15:30ean–; 16:30ean puzgarriak eta haur jolasak urgain eskolan; 19:00etan Euskaraldiaren itxiera ekitaldia, ondoren, kontzertua, Uxue eta Joanerekin.
Diziplina ezberdinen arteko inprobisazio saioak Jaiki elkartearen eskutik, kuarteleko dantza gelan.
'La historia de Souleymane' filma (Frantzia, 2024). Zuzendaria: Boris Lojkine. Iraupena: 92 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Euskaraldiak irauten duen hamar egunetan, hika lehiaketa Oñatiko tabernetan.
Akuarela lanak ipiniko ditu ikusgai margolari arrasatearrak, maiatzaren 23tik ekainaren 8ra.