Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa. Jose Mari Iturralde da irakaslea.
San Pedro jaiak antolatzeko bilera egingo dute Itzartu Gazte Asanbladako kideek.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.