'Aurorita beti polita'-ren bisita bereziak liburutegira. Lau urteko haur guztiek liburutegia ezagutuko dute eta bide batez Lur Kortaren ipuinak entzungo dituzte. (Ikastetxeekin hitzartutako ekimena. Goizean egingo dute, eskola orduan)
Jon Mentxakatorre (Galdakao, 1992) filosofian doktoreak eta MUko irakasleak Joxe Migel Barandiaran eta Euskal Pizkundea (1876-1936) izango ditu hizpide.
Zaintza zein etxeko lanetan dihardutenei eta horien kontratatzaileei zuzendutako lege aholkularitza zerbitzua emango dute Ehunduren bulegoan.
Itsaraz Parkearen eta Udalaren arteko harremana une honetan zertan den azalduko du Aramaioko Udalak. Espedientea, plan berezia eta azpiegiturak egiteko lurren jabetzen inguruan Udalak duen informazioa helaraztea du helburu batzarrak.
Aretxabaleta eta Eskoriatzako gazteen ongizate emozionalaren diagnostikoaren bigarren fasearen barruan herrietako elkarteetako kideek eta dendari-ostalariek osatutako parte-hartze foroa elkartuko da.
Iñaki Carreterok eta Alba Carreterok Atximurka izeneko ipuin eta kanta saioa egingo diete 2 urtetik gorako neska-mutikoei. Udal bibliotekak antolatuta aldez aurretik eman behar da izena.
Energiaren zikloa aktibatu barruan, Oñatiko Energia Berriztagarrien Komunitatea eratzeko hirugarren bilera Eltziako hirugarren pisuan.
Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak antolatuta menopausian elikadurak duen garrantziaren gainean egingo dute berba.
Eibarko Emma Ocamicak oroimenaren eta eguneroko errutinen gainean jardungo du San Joxepe erretiratuen elkarteak antolatuta.
Lurzoruaren garrantziaz eta berarekin dugun harremanaren gainean jardungo du, Jakoba Errekondok, eta tartetxo bat egongo da herritarren galderei erantzuteko. Hizlaria: Jakoba Errekondo. Paisajista eta agronomoa.
Eider Rodriguez idazlearen Eraikuntzarako materiala liburuari buruzko solasaldia, Mikel Antzak gidatuta.
Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren ikuskizuna. 'ZtandaP' ikuskizun honetan Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko umoreak jantzita: señora izateaz, elkarbizitzaz, orgasmo arrakalaz...
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, lan egunetan 18:00etatik 20:00etara. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.