Erraldoien konpartsa osatu gura dute Aretxabaletan eta horren gaineko argibideak emango dituzte eta erraldoiak probatzeko aukera izango da.
Anelkar Elkartasun Taldeak antolatuta, zine ikusezina izango da: film ezberdinak proiektatuko dira.
Juantxo Madariaga historialari eta irakasleak Euskararen egoera Lehen Karlistaldian Bergara aldean hitzaldia egingo du Lanbroa kultur elkarteak antolatuta.
Descubriendo los secretos detrás de las imágenes médicas: Una introducción a la radiología hitzaldia egingo du Laura Oleaga oñatiarrak, Goienagusik gonbidatuta.
Kuartela kultur elkarteak antolatutako jaialdia: 19:00 Gaiteruekin kalejira, kaletik kuartelera. 20:00etan hasita, kontzertuak: Wood Strings, Nick Linbött eta Jasan. Zaloñaurreko hanburgesak jateko aukera egongo da.
Ametzueta Realaren lagunarteak batzarra egingo du bazkideekin.
'La infiltrada' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Arancha Echevarria. Iraupena: 118 minutu. Sarrera da bost euro.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
1936ko Gipuzkoako gerra-haurren gaineko bilduma, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik. Urriaren 12ra arte ikusgai.
Bergara Hiria argazki lehiaketako lanak ikusgai izango dira urriaren 11tik 20ra bitartean, Arizondo argazki taldeak antolatuta. Ordutegia: asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00; 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.