Txanda elkarteko dendariek kanpora aterako dituzte euren produktuak; asko, deskontuekin. Goizean eta arratsaldean, denden ordutegiaren barruan.
Canva, diseinatzen ikasi ikastaroa emango dute KZgunean.
17:00etan, txalaparta 18:00etan, palomitak 18:00etan, Etxebarria aita-semeen doinuak 19:30ean, saguzarraren jaitsiera eta bolo-boloa 21:30ean, saguzar afaria 20:30ean, DJ Markel Goikolea
Atzeko kaleko jaiak dira asteburua. Hau da gaurko antolatu dutena: 17:30: Jaiei hasiera emateko itxaflero jaurtiketa. Jarraian: zinta lasterketa 19:00etatik aurrera: Hotz Oñatikoen eskutik pintxoak eta bokatak salgai 19:30: Txorimalo eta erraldoien kalejiraOrdu berean: Presoen aldeko elkarretaratzea 19:45etik aurrera: Mojitoak ACESMA elkartearen eskutik 22:30: Kontzertuak: Trumans / Bat bat bi / Añube
San Migel jaiak antolatzen hasteko asanblada deitu du Atxabaltako Gazte Mugimenduak.
18:00 Jaien hasiera, kanpai-joleen eskutik. 18:15 Etxafleroak, txalapartariak eta bolo-boloa udaletxeko balkoitik. 19:30 Triki-poteoa. 21:00 Bolatokiaren irekiera. 22:00 Bolo txapelketa. 22:30 Rock Kontzertuak: Armarri, Txakurrak, Maniaks eta Aggressive Combat taldeak.
Elikaenea denda-topaguneak eta sukaldeak ateak irekiko ditu festa eginda.
Arantzazu auzoko jaien barruan, gaur: 18:30ean, etxafuego jaurtiketa jaiei hasiera emateko Ondoren, patata tortilla lehiaketa 20:00etan, tortilla dastaketa eta afari merienda 22:00etan, mus txapelketa (bikoteko kideetako batek Arantzazu auzoarekin lotura izan behar du)
19:00etan, etxafuegoak eta poteo musikatua auzoan 20:30ean, barbakoa
Julen Axpe Furgonologoa umoregileak Furgonetan bizitza bat bakarrizketa saioa egingo du.
Sastiñako Musika Festibalean joko du Kanajazz taldeak.
Iñaki Galdos Irazabalen 'Abentura bat baino askoz gehiago' liburuaren aurkezpena. Hizlariak: David Zapirain Karrika –Jerardo Elortza bildumaren zuzendaria–, John Bieter Garmendia –Boise State Unibersityko historia irakaslea–, Iñaki Galdos Irazabal –liburuaren egilea– eta Izaro Elorza Arregi –Oñatiko alkatea–.
XVI. Oreixe Akustikoa jaialdiaren baitan. Sarrerak, bost euro.
Anelkar Elkartasun Taldeak antolatuta, Elkartasun Jaia egingo dute Zurrategi plazan. Tortilla-pintxoak izango dira salgai, eta hor eskuratzen duten dirua Kongon eta Senegalen martxan dituzte proiektuetara bideratuko dute. Ondoren, Aliritzi Bergarako musika taldearen kontzertua izango da.
Bergarako Stoltz-Freres organoaren aldeko emanaldia. Sarrerak, hemen.
Agorreko andramaixen hasiera: 20:00 Martin Kabarrixari ongietorria eta tantaia altxatzea, kanpai doinuek lagunduta. 20:30 Paella-jana (aurretik izena eman beharra dago). Ondoren, dantzaldia.