09:00 Makilakortara paseoa eta ginkana, hamarretakoarekin. 13:12 Poteo musikatua. 14:30 Bazkari herrikoia. Txartelak apirilaren 11tik aurrera, Labidean salgai. 17:00 Bala txapelketa. 19:00 kontzertuak: Tatta, Denso, Mutiko eta Youth United.
Leintz Eskola Kirolak antolatuta 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko dute LHko 4. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleek. Goizeko partiduak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, 15:00etan.
Murala egingo dute auzolanean. Luis Ezeiza Herri Eskolako patioko horma batean mural bat margotuko dute, auzolanean, 10:00etan hasita, Iban Urreta artistaren laguntzarekin.
Lore azoka 10:00etatik 14:00etara bitartean izango da, Fernando Eskoriatza plazan. AXTROKI merkataritza elkarteko denda eta tabernatan eros erosketak egin ezkero, Loratu azokan lorak doan hartzeko aukera izango da. Gainera, loreak salgai ere egongo dira txartelak ez dituztenentzat.
Kurtzebarri mendi magalean dagoen San Juan Txiki ermitaren eguna. - 10:00 Etxafuego jaurtiketa eta kanpai jotzea. - 10:30 Elixabarrira igoera. - 11:00 Meza. - 11:30 Salda eta txorizo dastaketa, musikarekin girotuta. Goizean zehar San Juan txiki ermita zabalik egongo da.
San Migel Txiki jaietan, gaur: 10:30etik 13:30era, jolas-tailerrak umeendako Txaloka ludotekak antolatuta, San Anton plazan 11:00etan, auzoko elkarte gastronomikoetan, txorizo eta salda dastatzea Txinparta bertso eskolako kideekin (Añolea, Haitzalde, Kale Zaharra eta Oinarri) 13:30ean, marianito poteo musikatua auzoko tabernetan 15:30ean, Alberto Arregiren omenezko mendi bizikleta trabesia 18:30ean, taloak txosnagunean 19:30ean, Elektropottotte elektrotxaranga kalean zehar 19:30ean, meza auzoko hildakoen alde, Agustinoetan Kontzertuak: Banana shake eta Beranduegi erromeria Eta gero, gerokoak
Arizmendi ikastolako Basabeazpi eta Almen gunekoek Udaberri Jaia ospatuko dute. Aurten, gainera, Ametza ikastolako eta Tafallako ikastolako lagunak ere etorriko dira. 10:45 Jaiaren hasiera. 11:00 Haur eta gurasoentzako ibilbide magikoa. 12:00 Trikitilariekin kalejira Basabeazpitik herriko plazara. 12:30 Ekitaldia + argazkia. 12:40 Jolasak. 13:00 Buruhandiak. 14:30 Bazkaria. 15:00 Umeentzako tailerra. 16:00 Musika jolasak. 17:30 Txokolate beroa Argitxorekin. 18:30 Batukada.
11:00-12:00 Ipar surf&skate eskolaren eskutik, 6 urtetik aurrerako umeentzako klaseak (kaskoa derrigorrezkoa). - 12:00-14:00 jolasak, erakusketa, skate librea, lasterketak eta haurrentzako ekintza gehiago. - 14:00-16:00 skate librea + janaria - 16:00-17:00 skate jokua bowl-ean - 17:00-19:00 patinatzaile profesionalen erakustaldia - 19:00-20:00 skate librea eta sari banaketa
11:00etan, Ernaitxoaren jaitsiera 11:15, crossfit erakustaldia 14:30ean, bazkaria. 17:00etan, buruhandiak, aurpegi-margotzea, jolasak... 18:00etan, Candem Townen erakustaldia. 19:00etan, Azkaiter Pelox taldea: disko berriaren aurkezpen kontzertua. 20:00eta, DJ Alex.
'Hostoz hosto erantzi' erakusketak familia tailerra antolatuko du. Parte hartzeko aurrez eman behar da izena. Adina: +5.
11:00etan euskaraz eta 12:15ean gazteleraz. Izenak emateko: Arrasate.eus edo 943-25 05 00.
3 eta 12 urte artekoendako. Ordutegia: 11:30-13:30.
Maiatzaren 6rako igarri dute Debagoieneko Trikitixa Eguna. Elgetan ospatuko dute aurten, eta antolatzaileek eman dute egitarauaren berri. Jakinarazi dute, baita ere, bazkarirako txartelak eskuragarri daudela. Apirilaren 26a da erosteko azken eguna.
Arrasate musikaleko txistulariek ohikoa den kontzertua eskeiniko dute. Ikasle guztien arduraduna Juan karlos Larreategi da.
'Super Mario Bros' haurrentzako film animatua. Iraupena: 92 min. Prezioa: 4 euro.
Donosti Ereski Gregoriar Scholak Orixerekin euskaraz emanaldia eskainiko du. Lehenengo meza denboran egingo dute kantuan eta ostean, kontzertua eskaini.
Estibaliz Urresola gasteiztarrak zuzendutako eta hainbat sari jaso dituen 20.000 especies de abejas filma Arrasaten. Iraupena: 127 min. Sarrera: 5 euro.
Les Sylvains Esenble Udaberriko XIX. Musikaldiaren baitan.
Tartean taldearen eskutik. Aitor Borobia eta Aitor Fernandino oholtza gainean. Sarrerak, zortzi euro.
Maiatzak 19arte Liburu Eraldatuekin egindako bilduma, Aran Santamariaren eskutik. Familia tailerrak, eta bisita gidatuak eskainiko dire, euskaraz eta gazteleraz. Jardueretarako aldez aurretik eman behar da izena
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.