Euskal Mendizale Federazioa, Elgetako Udala eta Kantsatzeke mendi taldea hasita daude martxoaren 12an egitekoa den Ibiltarien Jaia antolatzen. Iaz, eta bi urteko etenaren ostean, 130 lagun elkartu ziren. Aurten, bazkaria ere bueltan da.
Aloñako Lagunak taldearekin batera, urteroko zuhaitz landaketa egingo dute Aloñan, Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien barruan.
Errukizko Amaren parrokiaren 500. urteurrena dela-eta, meza emango du Elizbarrutiko gotzain berriak. Horrez gain, 1523ko bulda ikusgai egongo da sakristian.
Emakumeok bidea eraikiz lelopean, oinezko martxa egingo da Aretxabaletatik Eskoriatzara. Kamisetak sei eurotan erosi daitezke, eta aurreko edizioetan moduan, martxaren hasieran eta amaieran omenaldiak egingo dira. 14:30ean, saski feministaren zozketa egingo da. Izen-ematea: Ibarran eta Manuel Muñozen.
Aretxabaletatik irtengo da eta Eskoriatzan amaitu. Bi herrietan emakume bana omenduko dituzte.
Zirku doinuak emanaldia egingo dute.
'Mi querido monstruo' animaziozko filma (Txina, 2022). Zuzendaria: Jianming Huang. Iraupena: 99 minutu. Sarrera da lau euro.
Galiako bikote ezagunaren beste abentura bat (111 min.). Sarrera: 3 euro.
Haurrentzako filma Generoa: Animatua Zuzendaria: Juan Jesus Garcia Iraupena: 88 min
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako askotariko jolasak.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Beatriz Egizabalen 'Magma Mia' ikuskizuna izango da. Bakarrizketa bat da.
Familiako aita hil ondoren, hiru emakume, ama bat eta bi alaba berriz elkartu dira. Ezer ez da gauza bera izango bilera horren ostean. Familiaren sekretuak agertzen joango dira, eta horrek gaizki ulertuak, harridura eta errua eragingo ditu. Hala ere, egoera honek ikusleen barrea eragingo du. Taldea: Evaren alabakSarrera: doan
Sandra Ferrusek idatzitako eta zuzendutako antzezlana. Aktoreak: César Cambeiro, Sandra Ferrús, Elías González , Susana Hernández eta Martxelo Rubio. Sarrerak ohiko tokietan daude salgai.
Adiskidetasuna oinarri duen istorioa kontatu du Martin McDonagh zuzendariak Colin Farrell eta Brendan Gleeson protagonista dituen Almas en pena de Inisherin filmean (113 min.). Sarrera: 5 euro.
Generoa: Drama Zuzendaria: Todd Field Iraupena: 156 min
'Ellas hablan' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Sarah Polley. Iraupena: 104 minutu. Bi izendapen Oscar sarietarako. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Pasa den asteko arrakasta ikusi eta gero, 'Irati' filmaren bigarren emanaldia eskainiko da Arkupeko Zaraia aretoan. Sarrerak bost euro balioko ditu. Internet bidez, Arkupeko webgunean, erosi daitezke.
Patxi Martin antzuolarrak 'Euskal Herriko bazterrak' argazki erakusketa egingo du. Azken hamar urteotan ateratako irudiak bildu ditu.
Arrasateko Tailaginen Elkartearen 40. urteurrenaren harira egindako bilduma. Ikusgai egongo da martxoaren 17ra arte.