Txaloka ludotekak udaberriko ekintza bereziak antolatu ditu gaztetxoendako. Gaur, xaboigintza
Jolasak eta jarduera ezberdinak izango dituzte neska-mutikoek Ibarra kiroldegian. Hona egingo dituztenak: jolasak kantxan eta rokodromoan; puzgarriak eta jolasak igerilekuan; jolasak kantxan eta akrosport. Bi taldetan banatuta egingo dituzte jarduerak: - 16:30etik 18:00etara: 4 eta 9 urte artekoak - 18:00etatik 19:30era: 10 eta 14 urte artekoak
Askapenak antolatuta, Dick Emanuelsson kazetari suediarrak Kolonbiako egoera izango du hizpide: "Kazetari ospetsua da, Hego Ameriketako gaurkotasun politikoaren gaineko kontuetan maisua".
Dixula taberna: Jun Luis Lizarralde (pintura) Nahikari taberna: Iñaki Mariñelarena (pintura) Hamaika taberna: Edurne Eraña (pintura) Pol-pol taberna: Bingen de Pedro (pintura) Raizabal gozotegia: Kontxi Prat (pintura)
Ordenagailuarenganako beldurra galdu eta informatikako oinarrizko ezagutzak jaso: Windows, mekanografia, word testu tratamendurako aplikazioa eta interneten nabigatzen ikasteko aukera. Astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago eta izenematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com helbidean.
Edukia: Hainbat esneki egitea. Oinarrizko gaztagintzari buruz jakitea eskatzen da. Nori zuzendua: Interesa duen edonori. Iraupena: 40 ordu. Matrikula: 50 € Izen-ematea: artzaineskola@hazi.es Telf. 943251008
Josteko makina erabiltzen ikasi eta arropen konponketak egiten ikasteko aukera (praka barrenak hartu, kremailerak aldatu, etab.). Astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Izenematea: 943 76 93 94 zenbakian edo info@bizikasi.com helbidean.
Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuaren (AGAKO) 23. urteurrenaren ospakizunen barruan, hilaren 22tik 24ra mendi martxa antolatu dute. Hilaren 22an Otxandioko gaztetxean egingo dute lo eta hilaren 23an, berriz, Alabitako txabolan. Izena eman behar da Iluntz edo Irati tabernetan.
Martxotik maiatza bukaerara bitartean gitarra ikastaroa egongo da larunbatero Zabalotegi Aretoan, 11:00etatik 13:00ak arte. Taldea osatzeko gutxienez 5 pertsona behar dira eta taldekoak 5 eta 10 pertsona bitartekoak izango dira. Izen-ematea Jardun Euskara Elkartean egin daitek, kultura etxean. Prezioa, 12 euro hilean, eta 10 euro Jarduneko bazkideentzat. Izen-ematea korreoz edo telefonoz egin daiteke jadunkultura@topagunea.com helbidera idatziz edo 943 76 36 61 telefonora deituz.
Ikasturte berriaren hasierarekin yoga egiteko aukera egongo da Arrasaten. Astelehen eta eguaztenetan, 09:30etik 11:00etara (Maite). Martitzen eta eguenetan, 14:30etik 16:00etara edota 18:45etik 20:15era (Ana). Harremanetarako: 635 710 616 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana)
Bordeleko margolariak pigmentuak eta akrilikoa nahiz olioa erabiltzen ditu bere paper eta mihiseetan. Margolanak abstraktuak diren arren, Donibane Garazi inguruko paisaiak eta arkitekturak sorrarazten dizkion oroitzapen eta sentimenduen adierazpenak dira.
Trikikalejira elkarteak nagusiendako trikitixa eta pandero ikastaroa antolatzea pentsatu du aurten. Interesa gura duenak dei dezale honako telefono zenbakira: 615 79 31 57 (Yoli).
Argazkigintzaren oinarrizko kontzeptuak, photoshop eta lightroom programak landuko dituzte. Martxoaren 18tik apirilaren 29ra egingo dituzte ikastaroak martitzenetan, 18:00etatik 20:00etara. Antonio Murillo izango da irakaslea eta Arrasateko udaleko Gazteria Saila da antolatzailea. Prezioa, 25 euro; 15 euro ikasle eta langabetuentzat. Izena emateko: Gazte Bulegoa, 943252065 edo gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net
Langile eta langabetui zuzenduriko ikastaroa, %100ean diruz-lagundua.
Langile eta langabetuei zuzenduriko ikastaroa, %100ean diruz-lagundua.
Langile eta langabetuei zuzenduriko ikastaroa, %100ean diruz-lagundua.
Urtero legez, Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak (AGAKO) apiril osoa hartuko du urteurrena ospatzeko. Aurten 23 urteko beteko dituzte eta, diotenez, egitarauak ez du "etxean aspertuta geratzeko aitzakiarik" uzten: "Goazen gazteon artean gaztetxea biziberritzera, autogestioan eta askatasunean bizitzea posible dela erakustera". Egitarau osoa ikusteko klikatu albiste barruan.