Zabalotegi Aretoan, Bergara
Martxotik maiatza bukaerara bitartean gitarra ikastaroa egongo da larunbatero Zabalotegi Aretoan, 11:00etatik 13:00ak arte. Taldea osatzeko gutxienez 5 pertsona behar dira eta taldekoak 5 eta 10 pertsona bitartekoak izango dira. Izen-ematea Jardun Euskara Elkartean egin daitek, kultura etxean. Prezioa, 12 euro hilean, eta 10 euro Jarduneko bazkideentzat. Izen-ematea korreoz edo telefonoz egin daiteke jadunkultura@topagunea.com helbidera idatziz edo 943 76 36 61 telefonora deituz.