Dacostaren lanak bereziak dira, sentipenez jositako magoetan artistaren bizimodu eta ikuspuntua ageri da. Ezerk ez du bere jatorrizko itxura, baina bere eskuekin Dacosta gai da objektua beharrean, berak nahi duen ideia erakusteko. Bordeleko artistak asko maite du orain bere bizilekua den iparraldea, eta bere lanetan maitasun hori igarri egiten da. Ikusleak ez ditu Donibane Garazi inguruko haranak edo herriak ikusiko, baina artelan bakoitzean erraz sumatuko ditu inguru hartako lekuak.
Erabiltzen dituen materialek, eta horien euskarri diren azalera latz eta adabakidunek, bizitasun berezia ematen diete bere lanei. Manufaktura modernoak eragindako mundu homogeneizatu honetatik urrunduta, Dacostak kolorez beterik edertasun irreal bat erakusten du.
Edertasun arraro eta misteriotsu hau maiatzaren 4a arte ikus daiteke Aroztegi aretoan, ohiko ordutegian.