Telebista

KONTU KONTARI

Egilea: Goiena
Entretenimendua
11 atal entzuteko
'Kontu kontari': Anton Herrarte Garai
2024/04/18

Arrasateko Etxaluze nagusien egoitzan egin du hitzordua Mikel Lezamizek Herrarterekin eta bizitakoez, izandako ogibideaz eta pasio duen musikaz jardun dute kontu kontari.

'Kontu kontari': Carmen Altuna Sagasta
2024/04/11

Olandixo baserrian jaiotakoa da Carmen Altuna arrasatearra eta baita bertako langilea izandakoa ere. Bertan bizitakoak eta beste hamaika kontu ekarri ditu gogora, Aitor Morazarekin solasean arituta.

'Kontu kontari': Jexux Etxeberria Gantxegi
2024/03/14

Herriko aguazila izan da 35 urtean 2014an erretiratu zen arte. Hainbat funtzio bete ditu; adibidez, uraren kontrola. Afiziotzat, berriz, bideokamerarekin aritzea izan du.

Mari Carmen Eraña: "Bihotza pizten zait Eskoriatzan sartzen naizenean; ez nuke aldatuko"
2024/03/07

Mari Carmen Eraña Eraña (Eskoriatza, 1933) elkarrizketatu du Maria Agirrek (1969, Aretxabaleta), Euskadi Irratiko kazetariak, Goiena telebistako Kontu kontari saioan. Gaur egun bizi den tokitik gertu, Tokartuen etxean jaiotako eskoriatzarraren bizitza pelikula bat egiteko modukoa da; izan ere, 3 urte zituela, gerra betean, Gironara alde egin behar izan zuen amarekin. Gerra amaitutakoan, etxera bueltatu ziren; gerraosteaz eta ondorengoaz aritu dira berbetan, kontu kontari.

'Kontu kontari': Jose Joakin Jauregi
2024/02/29

Jose Joakin Jauregi (Astigarraga, 1942) elkarrizketatu du Julen Zuazabeitia (Aretxabaleta, 1961) herrikide eta lagunak Goiena telebistako Kontu kontari saioan. Sasoi bateko kontu asko ekarri dituzte gogora: eskola, lantegiak eta, zelan ez, abiadura kontuak; izan ere, automobilak eta motoak izugarri ditu gustuko Jauregi okindegia zenaren ugazabak.

'Kontu kontari': Nerea Arantzeta Ulazia
2023/12/14

1946ko urriaren 13an jaio zen Nerea Arantzeta elgetarra. Txikitako oroitzapenak, etxetik kanpora Ingalaterran ingelesa ikasten pasatako urteak, Martintxo tabernan bizitako anekdotak eta beste asko ekarri ditu gogora, Onditz Villa alabarekin batera kontu kontari arituta.

'Kontu kontari': Felix Zubia Larrañaga 'Sanpru'
2023/11/23

Azaroaren 13an bete zituen 73 urte Felix Zubia Larrañaga Sanpru-k. Elorregi auzoan jaioa eta Aretxabaletako Coprecin 46 urtez lan egindakoa, 2015ean erretiratu zen. Aisialdian boluntario lan handia egindakoa Bergaran eta, besteak beste, Txibisto areto ezaguna ere eraman zuenetako bat izan zen, Fenando Otaño, Jesus Bolibar, Julen Narbaiza eta Iñaki Pedrejonekin batera. Elorregiko Alkartasuna elkartean eseri gara Sanpru-rekin, lasai, kontu kontari aritzeko. 

'Kontu kontari': Martzelina Aranburuzabala Uribe
2023/11/16

Etxaustegi baserrian jaio zen 1943ko irailaren 26an Martzelina Aranburuzabala Uribe. Beteta dituen 80 urte hauetan, bizia eman dio soloan aritzeak eta sutondoko epeltasunak. Argi du ez duela baserria kaleagatik aldatuko eta lehen sektorearekiko duen pasioa belaunaldi berriei transmititzen jakin izan du. Baserrian goxo aritu da Rosa Urreta Izarekin batera kontu kontari.

'Kontu kontari': Joxe Mari Romaratezabala Badiola
2023/11/09

Irailaren 28an bete zituen 91 urte Marin elizateko Bidebeitiabehekoa baserrian jaio, baina, bizitza guztia herrigunean egin duen Joxe Mari Romaratezabala Badiola (Eskoriatza, 1932) eskoriatzarrak. Eroso sentitzen den lekuan, Egokiena elkartean, egin dugu hitzordua harekin. Bera izan baitzen elkartearen sortzaileetako bat, eta, eskuak zabalik, lasai eta goxo hartu gaitu. Mokadutxo baten baitan kontatu dizkigu bere bizitzako zenbait pasarte.

'Kontu kontari': Anparito Arregi Irastorza
2023/11/02

Herriko gertaerak eta aldaketak izan ditu hizpide Goiena Telebistaren Kontu kontari saioan. Etxeko egongela ez ezik, bere barnea ere ireki du, bizitakoa kontatzeko.

'Kontu kontari': Asun Arzuaga Lasagabaster
2023/10/19

Kontu kontari izeneko saio berria estreinatu du Goienak eta bertan, ia mende bete dituzten pasadizo eta istorioak kontatuko dituzte Debagoieneko hainbat lagunek. Asun Arzuaga Lasagabaster oñatiarrarekin egindako solasaldia da lehenengoa. 1930ean jaioa, gogoan ditu gara bateko Oñatiko eskola, komertzioa, herriaren bilakaera, gerra ostea...

0 atal entzuteko