Hain zuzen, Bidasoako ordezkari Jon Azkuek GOIENARI adierazitakoaren arabera, ligako bigarren itzulian beste talde bat ikusiko dugu: "Azkenak gara sailkapenean, baina egoera honi buelta emateko gauza garela sinistuta gaude. Lehenengo itzulian gauza asko ez ditugu ondo egin, baina zorteak ere ez digu lagundu, ditugunak baino puntu gehiago merezi izan ditugulako".
Hala, Zilarrezko Ohorezko Mailarako egindako taldeak azken orduan Asobalen jokatzeko aukera aprobetxatu zuten, eta ligako lehen itzulian igarri egin da hori. Baina, Fernando Boleak zuzentzen duen taldeko kideak sinistuta daude baietz, 2014ean Bidasoaren aurpegi onena ikusi behar dugula. Hasi dira horretan, urteko lehenengo lagunartekoa irabazita.
Asteleheneko GOIENA paperak jasoko du kronika osoa, eta baita Fernando Boleasi elkarrizketa ere.