Azken laurdenean saskiratze gutxi egin eta gero, MUren porrota

Ane Miren Etxeberria 2014ko urt. 18a, 21:42
Mondragon Unibertsitateko mutilek ezin izan du garaipena lortu gaur iluntzean jokatutako partiduan. 64-60 galdu dute Tolosaren aurka. Oso partidu garrantzitsua zen izan ere, aurten lehenengo sailkatzen denak EBA mailara zuzenean igotzeko aukera izango duelako. Hurrengo 4 taldeek aldiz, euren artean jokatu beharko dute beste bigarren txartela. Hala ere, partidu orekatu samarra izan da eta talde arrasatearrak irudi oso ona eman du.

Beraz, sailkapenean dauden tira birak ikusita, beharrezkoa zen garaipena arrasatearrentzat, izan ere hala, aurrera pausu bat ematen baitzuten. Baina, ezinezkoa izan da. Partidua ez da gaizki joan, nahiko orekatua izan da partidua momentu batzutan, arrasatearrak irabazten ere joan dira 6 puntuko aldearekin baina azken laurdenean akats gehiegi egin ditu taldeak eta partidua bertan galdu dute. Izan ere, azken laurdeneko 4 minututan, saskiratzerik ez du egin taldeak. Denbora gehiegi saskiratzeke eta hori azkenean, nabaritu egiten da azken emaitzan. Esan bezala, azkenean 4 puntugatik MUko mutilek ezin izan dute garaipeneko puntuak etxera eramana. Datorren astean berriz saiatu behar.

Kadeteek ere porrot

Kadete mailako mutilek ere galdu egin dute euren partidua. 57-60 izan da azken emaitza, nahiz eta partidu guztian zehar irabazten joan diren. 12 puntuko aldea ere izan dute, baina falta asko egin dituzte eta Badiola lesionatuaren falta ere asko sumatu dute. Azkenean 20 puntuko partzialaz, aurkariak gailendu egin dira eta hirugatik partidua galdu dute arrasatearrek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak