Bergarak irabazi eta Aloñak berdindu

Ane Miren Etxeberria 2014ko urt. 19a, 18:23

Bergarak zapatuan jokatu zuen Vasconiaren aurka eta hiru puntuekin etxera bueltatu ziren. Izan ere, 1 eta 2 mahoneroak gailendu ziren Donostian. Aloñak aldiz, gaur jokatu du Real Unionen etxean eta banakoarekin amaitu da partidua.

1 eta 2 irabazi zuen Bergarak Donostiara egindako bisitan. Bergararrak gehiago izan ziren lehen zatian, eta nahikoa izan zen horrekin. Vasconiak ere izan zituen bere aukerak, baina lehena markagailua estreinatzen Bergara izan zen. 20. minutuan Enekok buruz gola sartu zuen. Etxekoek baina ez zuten asko egin, baina behin areara heldu eta gola sartu zuten 30. minutuan. Hortik lasterrera baina, 43. minutuan, Iñigori penaltia egin zioten eta Baltzategik gola sartu zuen. Merezitako hiru puntuak beraz, etxera eraman zituzten.

Oñatiarrek berdindu egin dute gaur

Partidu osoan agintzen eta indartsu aritu dira Aloñako mutilak, baina lehenengo zatian ezin asmatuta ibili dira. Bigarren zatian aldiz, zorte gehiago izan eta 5. minutuan Unai Uribetxeberriak sartu du gola. Merezitako garaipena eskuan izan dute, baina haizea eta euria indartsu hasi eta zelaia putzu bat bihurtu denez, oñatiarrek asko sufritu dute. Real Unioneko jokalariek orduan, euren aukerak aprobetxatu eta gola egin dute partidua amaitzeko bi minutu faltan. Azkenean, pena handiz, banakoarekin etxera bueltatu dira oñatiarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak