Anaitasuna gehiago izan da eta etxekoek presioa mantentzen saiatu badira ere, arean sartuta egon dira behin eta berriz. Jon Iturbe atezainak ere lan nahikotxo izan du eta behin baino gehiagotan bere kalitatea agerian utzi du egindako geldialdiekin. Lehen zatian, beraz, hasierako markagailuarekin amaitu da, huts eta hutsekoarekin, alegia.
Bigarren zatian golak
Bigarren zatian iritsi dira partiduko bi golak. Lehena sartzen Antzuola izan da Julen Aranbarriren eskutik.Bigarren zatiaren erdi inguruan iritsi da etxekoen gola. Anaitasunaren gola aldiz, partidua amaitzeko minutu gutxi faltan heldu da. Azkenean, banakoarekin konformatu beharra izan dute Garairen mutilek.