Markel Urrutia Desoreka taldeko kideak aditzera eman duenez, judoaren onurak zeintzuk diren azaldu gura izan dute ate irekiak eginez. Aretxabaletan eta Arrasaten jarduten du une honetan 2013an sortutako taldeak. "3 urtetik aurrerakoentzako zerbitzua hasi gara ematen, eta osasunak laguntzen digun bitartean praktikatu daitekeen kirola da judoa. Herriari zabaldu gura genion gure eskaintza".
Aretxabaletan hasi zuen jarduna judo taldeak, eta egun 23 haur dituzte herri horretan. Arrasaten taldea sortzen ari dira, 15 nagusi dabiltza, eta haurren zerbitzua martxan ipini gura dutela gaineratu du Urrutiak.
Judoaren onurei dagokienez, Desoreka taldeko kideak aditzera eman duenez motrizitateari asko garatzen da kirol honetan. "Bestalde, hezkuntza inguruko jendeak ematen ditu klaseak, eta beraz, ez da soilik kirola lantzen, emozioak, afektibitatea eta bestelakoak ere lantzen dira. Zabala da arloa, pertsona moduan heztea ere garrantzitsua delako".
Jendea animatu gura dute judoa praktikatzera; Desoreka judo taldearen weborrian informazio gehiago.