Lehenengo 20 minutuak bikainak izan ziren Arrasateko errugbi taldearentzat, Isasik aditzera eman duenez. "Nahiko lokartuta irten ziren zelaira RC Rioja taldekoak. Eta 20 minutu pasa orduko 10-0 gindoazen irabazten".
Baina orduan aldapa gorako partidua bilakatu zela gaineratu du entrenatzaileak: "Gu erlaxatu egin ginen eta beraiek entsegu bat lortu zuten. Modu horretan atsedenaldira 14-7 iritsi ginen". Eta bigarren zatian ere gogoz irten ziren bisitariak Mojategiko zelaira. Beste entsegu bat egitea lortu zuten. "14-12 joanda hasi ginen gu esnatzen, beranduegi". Arrasatearrei dagokienez, Zubi eta Andy izan ziren entseguak egin zituztenak.
Amaieran pozik azaldu zen Isasi, azken hiru partiduak irabazi dituztelako."Nahiz eta gehiago egin daitekeen sentsazioz egon jokalariak, ilusioa badagoela ikusten da eta pozik nago".
Halere, atzoko norgehiagokan egon zen sustorik. "Mikel Bargiela jokalariak buruan kolpea hartu eta badaezpada ere anbulantzian eraman behar izan zuten ospitalera".
Hurrengoa, Iruñearen aurka
Hurrengo partidua prestatzeko ordua iritsi zaie sarrailagileei. Urtarrilaren 25ean, zapatuan, Iruñearen aurkako norgehiagokari egin beharko diete aurre Kanpanzar ARTko mutilek, 16:30ean hasita.