Lehen zatia oso "zalapartatsua" izan dela aitortu du Ator Arrate Bergarako entrenatzaileak, partiduko hiru golak, lehen zatian izan baitira. Bergararrak aurreratu dira markagailuan 20 minutuan, Enekoren burukada batekin. Jokaldia falta batekin hasi da, Julenek errematatu du, baina aldaratutako baloia Enekoren burura iritsi da eta gola sartu du. Mahoneroak pozik, bigarrenaren bila joan dira. Vasconia baino gehiago izan dira eta baloia euren hanketan izan dute. Halabaina, 30.minutuan, Vasconiak gola egin du zentro baten ostean buruz sartuta.
Hala ere, bergararrek ez dute amore eman eta partidua irabazi eta hiru puntuk etxera eramateko gogoz, tinko eta kementsu aritu dira. Hala, 43.mintuan, Iñigori egindako penalti batekin iritsi da horrenbeste bilatutako gola. Baltzategik bota du penaltia. Bat eta bi beraz, lehen zatia amaitu denean.
Bigarren zatian baina, indarrak galduta edo, ez etxekoek ez bergararrek ez dira ongi aritu. Aitor Arrate Bergarako entrenatzailea oso pozik azaldu da partidu amaieran, ondo badabiltza ere, "etxetik kanpo partiduak irabaztea oso garrantzitsua" delako.