Euskararen Nazioarteko Egunean hainbat ekimen egin dira bailaran, horietako asko aurreko egunetatik abiatuta. Euskara aldarrikatzeko eta ospatzeko eguna izan da, eta baita ere konpromisoak hartzekoa. Bergaran, esaterako, Euskaraldia antolatzeko konpromisoa hartu dute eta Aretxabaletan Ahoa bizi, belarriak prest! flashmob jendetsua egin dute. Arrasaten, berriz, Euskararen plaza inauguratu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.