Aramaio herri euskalduna da, baina kale erabileran gora egitea nahiko lukete bertako agintariek zein Txirritola euskara elkarteko kideek. Euskararen ginkana egin dute aurreko egunotan eta gaur herri lasterketak antolatu dituzte. "Hotz dago baina animatu gara", zioen herritar batek.
Aramaion ere euskaraz bizi gura dutela aldarrikatu dute.