Umorea nagusi Arrasateko mintzalagunen programak 20 urte bete dituela ospatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko abe. 1a, 21:37

Kulturateko areto nagusian elkartu dira 40 bat lagun. Argazkiak ikusi dituzte eta Barry Manley irlandarraren musikarekin eta umorearekin gozatu dute.

Azkar batean esaten da, baina hogei urte urte asko dira. Hain zuzen ere, bi hamarkada betetzen ditu aurten Arrasateko mintzalagunak elkartzen dituen Zahar Berri egitasmoak. Arduradunen esanetan hogei urteotan 600 bat lagun pasa dira mintzalagun taldeetatik eta gaur horietako batzuk elkartu dira Kulturateko areto nagusian urteurrena ospatzeko eta elkarrekin une atsegin bat pasatzeko. Noski, euskaraz.

Arduradun moduan Aitor Juaristik hartu du hitza ekitaldiaren hasieran eta mintzalagun guztiek egindako ahalegina aitortu eta eskertu du. Hogei urteotan ateratako hainbat argazkirekin eskertu nahi izan du parte hartze hori.

Jarraian, Barry Manley irlandarrak hartu dio lekukoa. Donostian bizi den euskaltzaleak umorezko bakarrizketa eskaini du musika apur batekin tartekatuta. Euskararekin egin du umorea eta mintzalagunen egunerokoan nahikoa buruhauste eragiten dituzten ergatiboa, baldintza eta beste izan ditu umorerako bide.

Une atsegina izan da guztiendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak