Euskararen Eguna, domekan izan arren, gaurtik hasi dituzte ekintzak gaztetxoenek. Oñatin, esaterako; LH1 eta LH2koek Munduko jolasak egin dituzte kiroldegian. LH4koek ginkana kooperatiboa eta hainbat jolas egin dituzte frontoian, eta LH5 eta LH6koek Euskaraz Bizi! festa izan dute gaztelekuan, Gauargi taldeak girotuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.