Herriko neska-mutikoak eta 'Urflax' pailazoa protagonista Euskararen Egunean, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko abe. 3a, 17:26

Elurrak zuritutako Euskararen Eguna izan dute, aurten, Elgetan. Hotza izan da nagusi eta kiroldegiko gimnasioan egin dituzte plazan egitekoak ziren ekintzak.

Lerarekin elurretan jolasean egiteko egun aproposa zen gaur Elgetan, eta horrela egin dute herriko neska-mutikoek goizean goizetik. Eguerdian, ordea, gimnasioan egin dute hitzordua Urflax pailazoaren ikuskizuna zegoen-eta iragarrita.

Aurretik, Euskararen mahaia ipini dute udal ordezkariek. Bertan hainbat informazioa aurki zitekeen euskara ikasteko herrian dauden baliabide eta ekimenen inguruan. Udalak gaurko egunerako ateratako gida berezia ere eskuragarri egon da.

Herriko neska-mutikoak izan dira protagonista Euskararen Egunean. Ur flax-en pailazokeriekin egin dute barre lehenengo eta kantuan zein bertsotan egiteko jendaurrean ipini dira gero. Txorizo eta salda izan dituzte jarraian.

(Argazkiak: Elgetako Udala)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak