Oñatin eutsi egin dio EH Bilduk. Errepikatu duen alkate bakarrak, Mikel Biainek, aise irabazi du bigarrenez, EH Bilduk zinegotzi bat galdu arren, eta erabateko gehiengoa lortu du. Eta Oñatin bezala, erabateko gehiengoa baita, irabazi duen gainerako herrietan ere: Antzuolan, Aramaion eta Elgetan. Han, bide batez, lehen aldiz irabazi du.
Aritmetikari begiratuta, EAJk ez ditu ziurtatuta alkatetzak, lau herritan irabazi arren, ez duelako erabateko gehiengorik lortu herri horietan.
Debagoien osoko botoak zenbatuta, EH Bildu izan da lehen indarra, 12.933 botorekin (%39,86); EAJk, 12.468 lortu ditu (%38,43). Hortxe, bi alderdi nagusien parekotasuna. Biak ala biak indar antzekoekin. Eta bi horien ostean, distantzia oso handira, sozialistak (2.432, %7,50); Irabazi (1.707, %5,26) eta PP (554, %1,71). Aparteko kasua Baleike Arrasaterena. Mondragoen bakarrik aurkeztu da Ahal Duguren marka eta 1.192 boto (%3,67) eta zinegotzi bi lortu ditu.
EH Bilduk 4 eta EAJk beste 4
Hauek izan dira alkategai bozkatuenak Debagoieneko herrietan:
- Arrasate: Maria Ubarretxena (EAJ)
- Bergara: Juanje Alberdi (EAJ)
- Oñati: Mikel Biain (EH Bildu)
- Aretxabaleta: Unai Elkoro (EAJ)
- Eskoriatza: Jose Ramon Zubizarreta (EAJ)
- Antzuola: Beñardo Kortabarria (EH Bildu)
- Aramaio: Lierni Altuna (EH Bildu)
- Elgeta: Iraitz Lazkano (EH Bildu)
- Leintz Gatzaga: Eneka Zankada (Leintz Gatzagako Hautesleen Elkargoa)
Hemen, emaitzak herririk herri
Historikoa EAJk Debagoienean lortutakoa. Eta ustekabea azkeneko hauteskundeetako boto joerari erreparatuz gero. Ezker abertzaleko feudo izana hamarkadetan, 1980ko hamarkadan jeltzaleak bitan zatitu zirenez geroztik. Lege kanporatzeen urteak albo batera utzita, esaterako, Arrasaten, eskualdeko herri nagusian, lehen aldiz nagusitu zaio ezker abertzalearen markari, zatiketaren ostean.
- Arrasate: EAJ: 3.748 (8 zinegotzi); EH Bildu: 3.348 (7 zinegotzi); PSE-EE 1321 (3); Baleike: 1.192 (2); Irabazi 567 (bat); PP: 385.
- Bergara: EAJ: 3.195 (8 zinegotzi); EH Bildu: 2.835 (7 zinegotzi); Irabazi: 670 (zinegotzi 1); PSE-EE: 379 (zinegotzi 1).
- Oñati: EH Bildu: 3.137 boto eta 10 zinegotzi; EAJ: 2.476 boto eta 7 zinegotzi; PSE-EE: 214 boto, eta PP: 86 boto.
- Aretxabaleta: EAJ: 1.616 boto (6 zinegotzi); EH Bildu: 1.381 boto (5 zinegotzi); Irabazi: 287 (1), eta PSE-EE: 262 (1).
- Eskoriatza: EAJ: 867 (5 zinegotzi); EH Bildu: 640 (4 zinegotzi); Elizateak: 246 (zinegotzi 1); Irabazi: 183 (zinegotzi 1); PSE-EE: 139 boto.
- Aramaio: EH Bildu: 530 boto (6 zinegotzi); EAJ: 228 boto (3); PSE-EE: 13 boto.
- Antzuola: EH Bildu 702 boto (7 zinegotzi) EAJ: 339 (3 zinegotzi); PSE-EE 89 (zinegotzi 1).
- Leintz Gatzaga: Leintz Gatzagako Hautesle Elkarteak 305 boto eskuratu ditu. Boto emaileak izan dira 121, abstentzioa: %36,97.
- Elgeta: EH Bildu: 360 boto (5 zinegotzi); Gu Geu Elgeta: 259 boto (4 zinegotzi); PSE-EE 15 boto.