Udal eta Foru hauteskundeak 2015

EAJ alkatetza berreskuratzeko moduan legoke berriz

2015ko mai. 25a, 01:21

Bergarako udalbatza, 2015.

Victoriano Gallastegi pozez zen atzo, xanpain botila eskuan, bere alderdiaren garaipena ospatzen. Hark utzi zuenetik ez zuen lortzen irabaztea EAJk Bergaran. Bestela esanda, azken bi agintalditan ezker abertzaleko alkateak izan ostean, eskura daukate jeltzaleek alkatetza berriro ere. Juanje Alberdik hartuko du Victoriano Gallastegik 2007an utzitako lekukoa.

Erabateko gehiengoa ez dauka, ordea, EAJk, eta, txarrenean, PSE-EEren edo Irabaziren laguntza beharko luke ekainaren 13an alkatetza ziurtatzeko. Juanje Alberdik, zerrendaburuak, hark ere, pozarren, "asmoa bete" dutela azpimarratu eta Bergaran dagoen "aldaketa nahia" nabarmendu du.

EAJk 3.195 boto eskuratu ditu Bergaran eta horri esker 8 zinegotzi izango ditu udalbatzak, EH Bilduk, bigarren indarrak baino bat gehiago. 7 zinegotzirekin koalizio ezkertiarrak 2.835 boto izan ditu hauteskundeetan. Hala, jeltzaleek 3 zinegotzi gehiago dituzte eta EH Bilduk 2 gutxiago (Aralarrek beste 2 eskuratu zituen 2011an). PSE-EEk, ia erdia galduta, 379 botorekin, eutsi egin dio zeukan zinegotziari eta Irabazi udalbatzara sartuko da beste zinegotzi batekin (670 boto).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak