EH Bildu nagusitu da Elgetako udal hauteskundeetan 360 botorekin. Gu Geu Elgetak 259 boto eskuratu ditu, 101 gutxiago, eta PSE-EEk 15 boto lortu ditu. Boto zuriak 8 izan dira eta baliogabeak 21.
Gauzak horrela, EH Bilduk 5 zinegotzi izango ditu eta Gu Geu Elgetak 4.
Bi aldiz egin dute zenbaketa boto bateko gorabehera egon delako lehen zenbaketa egin ostean.