Pozik agertu dira EH Bildu Elgetako ordezkariak udal hauteskundeek Elgetan emandakoarekin. 360 boto lortu dituzte et gehiengo osoarekin gobernatuko du Lazkanoren taldeak hurrengo lau urteetan. "Emaitza historikoa da, eta ohore bat da herrian halako konfiantza maila sumatzea. Kanpaina garbia eta etikoa egin dugu. Gauzak oso garbi azaldu ditugu eta jendeak badaki gurekin zer dagoen. Horrek bere emaitzak ekarri ditu. Esan oso gai garela gobernatzeko eta ez dugula inor baztertuko. Herritar guztiak hartuko ditugu kontuan. Udaletxeko ateak denondako egongo dira zabalik, eta parte hartze prozesuak ere bai", adierazi du.
EH Bilduko ordezkariek etxafuegoak bota dituzte emaitzak ezagutu ostean. Bost etxafuego, bana udalbatzan lortutako eserleku bakoitzeko.
Gu Geu Elgeta
Gu Geu Elgeta plataformak 259 boto lortu ditu et lau ordezkari izango ditu udalbatzan."Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu guregan sinistu duten elgetar guztiei. Hilabetean sorturiko plataforma batentzat izugarrizko garaipena da hainbeste herritarrek emandako babesa. Talde moduan gure lana, hemendik aurrera, herritarrek dituzten beharrei erantzutea izango da. Lanerako prest gaude. Gogoz eta ilusioz gure betebeharrei aurre egiteko. Eta dei egin nahi dut Gu Geu Elgeta plataformara gerturatzeko. Etorri eta egin zuen ekarpenak. Kontuan hartuko ditugu", adierazi du Nerea Villa zerrendaburuak.
Botoen banaketa
- Botoa ematera deituak 871
- Emandako botoak 663
- EH Bildu 360
- Gu Geu Elgeta 259
- PSE-EE 15
- Zuriak 8
- Baliogabeak 21