Beñardo Kortabarria (EH Bildu): "Oso pozik gaude. Zortzigarren zinegotzia lortzear egon gara, justu-justu, hamaika bototara geratu gara; pena izan da baina parte-hartzea ere jaitsi egin da. Zazpi zinegotzi mantentzea lortu ditugu eta balorazio oso positiboa egiten dugu EH Bilduko taldekideok".
Luis Javier Telleria (EAJ): "Benetan pozik gaude. Bototan gora egin dugu eta laugarren zinegotzia eskuratzea lortu dugu gainera. Bat gehiago gara orain; EH Bildu eta gu aurrez aurre izango gara baina elkarlanean aritzeko. Pixka bat indartsuago sentitzen gara eta pixkanaka goraka joatea espero dugu. Debagoienean gertatu denaren isla izan da".
Miren Gallastegi (PSE-EE): "Eskerrik asko botoa eman diguten 89 herritarrei; eskerrik asko enplegua, garapen ekonomikoa eta zerbitzuen kalitatea mantentzearen alde bozka eman duten antzuolarrei; zorionak EH Bilduri eta espero dugu elkarrizketa eta negoziazioa oinarri izanda herri anitz baten eta integratzaile baten alde lan egingo dutela".