Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Itxi dituzte hautetsontziak eta botuen kontaketa hasi dute Antzuolan

Maider Arregi 2015ko mai. 24a, 20:00

Normaltasun osoz joan da eguna Antzuolan. Hautetsontziak itxi berri, botoen kontaketarekin hasi dira. Jokoan, udalbatza berria osatzeko hamaika zinegotzi daude.

2.189 biztanle ditu Antzuolak eta horietatik 1.657 herritarrek dute botoa emateko eskubidea. 2011-1015eko udalbatza Bilduko zazpi zinegotzik, EAJko hiruk eta PSE-EE alderdiko zinegotzi batek osatu du. Agintaldi berrian, ordea, aurpegi berriak aurkeztu dira. Hala, EH Bilduko alkategaia Beñardo Kortabarria da; EAJrena Basilio Ormazabal eta PSE-EE alderdiaren alkategaia Miren Gallastegi.

Ezustekorik ez bada eta orain dela lau urteko joera jarraituz gero, EH Bildu nagusituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak