EH Bilduko alkategaia Beñardo Kortabarria antzuolarra da; Izan ere, egun alkate den Bilduko Ima Beristain ez da berriro aurkeztuko. Ezta ere zinegotzi direnak agintaldi honetan. Hala, EH Bilduk alkategaia ez ezik zerrenda osoa aurpegi berriekin osatu du maiatzeko Udal hauteskundeetara begira.
EAJ alderdiak ere aurpegi berria aurkeztu du alkatetzarako: Basilio Ormazabal antzuolarra. Maria Eugenia Arrizabalaga zumaiarrak jarraituko du, bigarren doa-eta zerrendan. Mikel Lete bergararrak, aldiz, ez du agintaldia errepikatuko eta utzi egingo du.
Sozialistek ere zerrenda buru berria aurkeztu dute: Miren Gallastegi eibartarra, alegia. Carlos Urrestarazuk ez du jarraituko.