Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Antzuolan eta Eskoriatzan izan ezik, gainerako herrietan jaitsi egin da parte-hartzea eguerdira bitartean

Xabier Urtzelai 2015ko mai. 24a, 15:59

Bergarako pilotalekuan herritarrak botoa ematen, goizean.

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, eguerdira bitartean, Gipuzkoan hazi egin da parte-hartzea –2011ko udal hauteskundeekin alderatuta. Baina, Debagoienean bestelako datuak ditugu. Hala, Eskoriatzan –nabarmen– eta Antzuolan bakarrik izan da igoera, gainontzeko herrietan jende gutxiago gerturatu delako hauteslekuetara.

Jaitsiera nabarmenak herri handietan izan dira. Bergaran %35,18koa izan da parte-hartzea (2011n %37,42koa izan zen), Arrasaten %32,02koa izan da (%34.05), Oñatin %39,04koa (%42,97), Aretxabaletan %36,61koa (%36,6), Elgetan %46,15ekoa (%46,8), Leintz Gatzagan %40,10ekoa (%42,08), eta Aramaion %37,68koa (%46,18). Eta, kontrara, Eskoriatzan eta Antzuolan igo egin da parte-hartzea. Eskoriatzaren kasuan %40,18k eman du botoa (36,9), eta Antzuolaren kasuan %35,76k (34,09)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak