Maiatzaren 24ko goizak ez du apartekorik eman Debagoienean. Hauteslekuak puntuan ireki dituzte, eta alkategai gehienek goizeko orduak aprobetxatu dituzte botoa ematera joateko –irudian euretako batzuk. Urduri zeuden asko, eta baita esperantzaz ere. Espainian ez moduan, lehenengo ordu hauetan Gipuzkoan hazi egin da parte-hartze kopurua. Hain zuzen, 2011ko Udal hauteskundeetan %36,8koa izan zen eguerdiko parte-hartzea, eta gaur dagoeneko %37,3ak eman du botoa. EAEn, ostera, eguerdiko datuek erakusten dute %35ekoa izan dela parte-hartzea.
2015 mai 24 Debagoiena
2015 mai 24 Debagoiena
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.