Momentuz, mugimendu txikia dago. Lehenengo gerturatu direnak erretiratuak izan dira orokorrean. Eta jakin badakigu dagoeneko Oñatiko bi alkategaik eman dutela botoa; goiztiarrena Miren Elgarresta jeltzalea izan da, eta ordu erdiko aldearekin, gauza bera egin du Mikel Biainek.
Baina jakina, hautetsontziak itxi arteko gaurko protagonista nagusiak herritarrak izango dira eurek dutelako datozen lau urteotarako agintea zeinen esku geratuko den erabakitzeko berba.