Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Aramaion EH Bilduk segituko du gobernatzen

Ubane Madera 2015ko mai. 25a, 01:04

Aramaioko udalbatza, 2015.

Honakoak dira Aramaioko datuak: EH Bildu: 530 (6 zinegotzi); EAJ: 228 (hiru zinegotzi); PSE-EE: 13 boto (zinegotzirik ez); zuriak: 39 eta baliogabeak: 42. Bi alderdi nagusiak pozik daude emaitzekin (balorazioak, barruan).

Lierni Altuna (EH Bildu): "Azkenekotan Aramaioko Alkartasuna bere kontura joan zen eta orain, berriz, EH Bildurekin joan denez, aurreikusten genuen aldaketaren bat egongo zela. Hala ere, herritarren babesa izan dugu; irabazi egin dugu, eta nabarmen, eta alde horretatik oso pozik gaude. Herritarrek konfiantza erakutsi dute gure programan eta azken zortzi urteotako kudeaketan".

Rafael Bengoa (EAJ). "Oso emaitza onak eskuratu ditugu, zinegotzi batetik hirura pasatu gara; aurreikuspenik ez geneukan; hala ere ez dugu herritar gehiengoaren konfiantza. Hori EH Bilduk hartu du eta eurei tokatuko zaie konfiantza hori ondo gestionatzea. Zoriondu egin bahi ditut zinegotzi irten diren denak, batez ere, Lierni Altunari, eta zorte ona opa diot hurrengo lau urteotan. Gure zeregina izango da oposizio konstruktiboa egitea. Gauzak ondo edo txarto egin, hori Aramaiorako izango da ona edo txarra".

Erlazionatuak

Zabaldu dituzte hauteslekuak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015 mai 24 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak