Unai Elkoro (EAJ): "Pozik, arduratuta apur bat ez genuelako espero halako aldaketa, baina gustura, bai. Lanerako gertu gaude. Bi zinegotzitik seira pasatzea oso salto handia da guretzat. Lanerako prest gentozen baina sorpresa handia hartu dugu. Hainbesterainokoa guk ere ez genuen espero. Esperientziadun jendea dago taldean eta laguntza handia izango da. Orain ospatzeko garaia da".
Xabier Igartua (EH Bildu ):"Ez genuen espero horrelako emaitzarik. Zazpi zinegotzi lortzea ez zen oso emaitza ona izango, eta hortik beherako ez genuen espero. Kiroltasunez hartu behar, eta oposiziora".
Luis Mariano Gomez (Irabazi): "Oso pozik gaude; ordezkaritza lortu dugu, herritarrek konfiantza eman digute eta orain izango dugu aukera erakusteko bete egingo dugula esana. Eskerrik asko konfiantzarengatik".
Miren Lorea Lana (PSE-EE): "Oso pozik nago, eskerrak eman gura dizkiet niri konfiantza eman didaten aretxabaletarrei. Bihotz-bihotzetik lan egin behar dut Aretxabaletaren alde".