Udal eta Foru hauteskundeak 2015

"Gogotsu" onartu du erronka berria Leintz Gatzagako Hautesle Elkarteak

Ubane Madera 2015ko mai. 25a, 00:55

Leintz Gatzagako datuak: Leintz Gatzagako Hautesle Elkarteak 81 botorekin eskuratu du garaipena. Ezustekorik ez da izan, beraz. "Lan egiteko prest goaz Udalera", adierazi dute elkartetik.

Datu orokorrak honakoak dira: LGHE: 81 boto (%71,68); boto zuriak izan dira 32 (%28,32) eta baliogabeak, 8. Abstentzioa, berriz, izan da %36,98.

Leintz Gatzagako Hautesle Elkarteak zera adierazi du: "Nahiz eta talde bakarra aurkeztu garen eta emaitza ez izan sorpresa bat oso pozik gaude. Parte-hartzea %63koa izan da eta emaitza hori ikusita gogotsu hartzen dugu erronka berri hau. Orain arte bezala, gure asmoekin lan egiteko prest goaz Udalera".

Erlazionatuak

Boto zenbaketa amaituta Leintz Gatzagan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015 mai 24 Leintz Gatzaga

Zabaldu dituzte hauteslekuak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015 mai 24 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak