Jose Ramon Zubizarreta (EAJ): "Guztiz hunkituta nago. Espero ez nuen emaitza da. Lehenengo gauza: eskoriatzarrei eskertzea, gugan jarri duten konfiantzarengatik. Era berean eskertu egin behar zaio lan talde osoari eta alderdi jeltzaleari ere bai, nigan jarri duten konfiantzarengatik. Saiatuko gara eman diguten ardurari ahalik eta ondoen erantzuten. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko".
Aitor Zubizarreta (EH Bildu): "Herriak esan du esan beharrekoa, eta kito. Aprobetxatu nahi dut aukera hau Eskoriatzako herriari eskertzeko euren iritzia eman izana, eta batik bat azken zortzi urteotan lanean egon den jendea. Emaitzak ikusita uste dugu jendeak ez duela ulertu gure lana, eta hemendik aurrera lanean jarraituko dugu beti herriaren alde; egindako lana ez bada baloratu agian erreflexionatu egin beharko dugu, zergatik ez den izan ona. Denbora hobeak itxaron beharko ditugu".
Iñaki Kerexeta (Elizateak): "Zinegotzi bat izatea zen gure helburua eta eskerrak eskoriatzarrei emandako konfiantzarengatik. Lau urtean herria Elizateetara gerturatzeko ahalegina handituko dugu. Eskerrak eman nahi diot herriari eta batez ere, irabazleari".
Rafa Bernal (Irabazi): "Guretzat erantzun ona izan da, aurreko agintaldian 169 boto izan genituen eta aurten 183; beraz, botoetan igo egin gara. Zinegotzi batekin geratzen gara, beraz, balorazioa positiboa da".