Arrasate-Arlutz xake taldea laugarren Euskal Herriko ligan

Eneko Azkarate 2014ko mar. 10a, 09:14
Arrasateko xake taldekoak asteburuan.
Arrasate-Arlutz xake elkarteko lehen taldea laugarren geratu da Euskal Herriko Euskal Ligako Ohorezko mailan. Kategoria horretan, Euskal Herriko 10 xake talde onenek jokatzen dute. Horietako batzuk talde profesionalak dira.

Pozik azaldu dira taldeko jokalari eta arduradunak, lortutako emaitzarekin. Izan ere, adierazi dutenez, bailarako taldearen helburua argia zen: "iaz lortutako kategoriari eustea".
 Eta helburua lortu dute asteburuan, laugarren sailkatuta.

Ezustekorik handiena Arrasate-Arlutzek Sestaoren kontra jokatutakoan gertatu zen. Talde bizkaitarra erabat profesionalizatuta dago, baina bailarako laukotearen kontra 2,5-1,5 galdu zuen.

Finalaurreko lehian, debagoiendarrek Zuri-Baltza taldearen kontra galdu zuen eta azken txandarako zailtasunen bat eduki ahal zuten lehia ez irabaziz gero. Baina 4-0 irabazi zuten eta ez ziren bakarrik jaisteko postuetatik urrundu, beste talde batzuk aurreratu zituzten eta laugarren postuan amaitu zuten, Maisu Handiak dauzkaten taldeen atzetik bakarrik.

Taldean Fran Miguel, Asier Etxagibel, Aitor Alcaide, Andoni Miguel eta Juan Manual Ruiz aritu dira eta denen emaitzak "onak baino hobeagoak" izan dira, xake taldetik aditzera eman dutenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak