Ion Unamuno presidente berriaren esanetan, "Lokatza da Gipuzkoa mailan lasterketa gehien antolatzen dituen klubetarikoa", eta 2014 denboraldirako zortzi lasterketa egitea aurreikusi dute. Lehenengoa martxoaren 22an egingo dute Labegaraietan, gazte mailako txirrindulariendako. Hurrengoa, hilaren 30ean egingo den Gorlako igoera izango da.
Pintxo-potea aprobetxatuz egin zuen aurkezpena Lokatzak Bergarako erdigunean, arratsaldeko zortzietan hasita. Honetaz gain, zozketa bat ere gin zuten, eta Iñaki Pedrejon bergararra izan zen saritua.