Azken minutuan galdu zuen Aretxabaletako areto futbol taldeak

Mireia Bikuña 2014ko martxoaren 9a

Ez zuen zorterik izan Aretxabaletak egubakoitzean. Oiartzunen kontra galdu egin zuen (2-3), bina berdindu ostean. Azken minutuan sartu zuen gola Oiartzunek.

Segituan ipini zitzaion aldapa gora partidua Aretxabaletari. Konturatu orduko 0-2 aurreratu zen Oiartzun. 

Baina, etxekoek ez zuten amore eman, eta bigarren zatian gai izan ziren, binako berdinketa lortzeko. Puntu bat eskutan, indartsu jarraitu zuten kantxan. Baina, azken minutuan, Oiartzunek sartutako golak burumakur utzi zituen jokalariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak