Partidu txarra jokatuta, galdu egin zuen Soraluze BKEk: 23-28

Mireia Bikuña 2014ko martxoaren 9a

Nahi eta ezin ibili zen zapatuan Soraluze BKE Txiki Polit zarauztarren kontra. Bergararrak 3-0 aurreratu ziren markagailuan, baina handik aurrera galduta ibili ziren kantxan eta galdu egin zuten.

Zarauzko taldeak kontraerasoan egindako jokoak min handia egin zion Josetxo Muniategiren taldeari. Horrek, eta azken hamar minutuean, bederatzi metrotik egindako kanpoko jaurtiketek. "Guri gola sartzea kosta egin zaigu, eta haiek oso erraz sartu dizkigute", esan zigun entrenatzaileak.

Sei partidu

Euskadiko txapelketa bukatzeko sei jardunaldi falta dira. Helburu zehatz bari, lesionatutako jokalariak berreskuratu eta gutxiago jokatzen duten jokalariei minutuak ematea gura du Muniategik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak