Partidu ona egin barik, irabazi egin zuen Antzuolak

Mireia Bikuña 2014ko martxoaren 9a

Aurreko jardunaldian, liderraren etxean jipoi ederra jaso ostean –4-0 galdu zuen Berioren kontra–, Antzuolak puntu garrantzitsuak lortu zituen. Markel Lete penaltiz eta Ander Arana izan ziren golegileak.

Lehen zatia oso parekatua izan zen, baina etxekoek izan zituzten gol aukera gehiago. Eraso azkar baten, Antzuolaren aldeko penaltia adierazi zuen epaileak. Markel Letek ez zuen hutsik egin.

Bigarren zatia hasi orduko, bi aukera oso garbi izan zituen Garairen taldeak, baina ez zuten asmatu.

Lehia erabakita geratu zen 55. minutuan. Ander Aranak sartutako golak lasaitasuna eman zien jokalariei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak