Maite Fraile eta Maite Otxoa Aretxabaletako frontenis txapelketako txapeldun

Jagoba Domingo 2014ko mar. 8a, 13:22

Fraile eta Otxoa bikoteak, Delgado eta Zangitu hartu ditu mendean 25-18 Iturrigorrieta frontoian jokaturiko finalean. Hirugarren postua, Rosa Ojuelek eta Lore Martinezek osaturiko bikoteak lortu du.

Ikusmina sortu du Loramendi elkarteak eta UDAk antolaturiko frontenis txapelketaren finalak, izan ere, aretxabaletar dezente joan da Iturrigorrietan frontoira. Fraile eta Otxoak partidua kontrolpean izan dute, hasieran Fraileren arabera norgehiagokan sartzea kosta bazaie ere. Markagailuan 12-17ko emaitzara heldu direnean, azkarrago jokatzen hasi da bikote irabazlea, eta Delgado eta Zangitu saiatu egin diren arren, ez dute aukerarik izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak