Zelaira lokartuta irten ziren Gotzon Urtzelairen mutilek. Hori horrela, Elgoibarrek hiru aukera garbi izan zituen, baina ez zuen asmatu. Mondrak aldiz, zorte handiagoa izan zuen, eta baloi luze bat aprobetxatu zuen Txonanek gola sartzeko, atsedenera heldu aurretik.
Bigarren zatian, zelaian lekua galdu barik, aldeko emaitza mantentzeko gai izan ziren arrasatearrak, eta hiru puntuak lortu zituzten.