Elgoibarrek mentalki Ford Mugarri baino indartsuagoa dela erakutsi zuen zapatuan

Andoni Bernal, Elgoibarko defentsen artean jaurtiketa egin ezinka. | xabier urzelai
Azukre-koskorra kafesnean bezala urtu zen Ford Mugarri Arrasate Elgoibarren kontrako partiduan. Eta hori lehenengo zatian Arrasatekoek zortzi goleko aldea lortu zutela. Bai, zortzi (17-9). Eta zela da hori posible? Alegia, lehenengo zatian kontrarioaren gainetik pasa, eta bigarrenean halako beherakada izatea?

Bada, galdera horren erantzuna duenak jar dadila Pablo Gartziaren mutilekin harremanetan, eskertuko dute-eta bigarren zatian gertatu zitzaienaren azalpen logiko bat. Beherakada fisikoak ez du erantzun moduan balio, jokalariek eurek onartu zutelako partidu amaieran ez zutela aparteko nekerik sentitzen. Eta ez, atsedenean ez ziren Elgoibartik jokalari gehiago etorri, lehenengo zatikoak ziren. 

Talde moduan, gehiago dira 

Eta horrek ematen du amorru handiena, alegia, garbi izatea Ford Mugarrik Elgoibarrek baino askoz ere talde hobea duela jakiteak. Baina, zapatuko pajara ez da anekdota izan, joaneko partiduan ere beste horrenbeste gertatu zitzaielako, eta orduan ere, Elgoibarrek mutur-muturrean eman zielako. 

Arrasatekoak dena ematera kantxaratu ziren, errebantxa gogoz. Eta hasieratik elgoibartarren gainetik pasa ziren, defentsan serio jardunez, eta erasoan golak erraz eginda. Harmailetako zaleek bultzatuta, bazirudien partiduko bigarren zatia tramite hutsa izango zela. Bai zera. 

Amore eman ez zuen taldea 

Nahiz eta markagailuan zortzi goleko aldea izan, etxekoak Elgoibarren gertatutakoa buruan zutela erretiratu ziren aldagelara, jakitun, partidua ez zegoela irabazita. Eta hori jakinda ere, ezin Elgoibar geratu. Bigarren zatia hasteaz batera, kanpotarrek bizpahiru gol jarraian eginda gora etorri ziren, eta etxekoak neurri berean, behera (18-12, 22-18, 22-21). Ordura arte akats gutxirekin, orduan etorri ziren denak. Eta, lehenago ere ikusitako film bat izango balitz moduan, sikiera puntuari eutsi zioten. 

Galdu egin dute kanpoan jokatu duten Soraluce BKEk, eta Aloñak

Bergarako mutilek azken sailkatu Basauriren kantxan jokatu zuten, eta bigarren zatian hainbat minututan izandako beherakada garesti ordaindu zuten (35-31). Bergarakoak oso justu dabiltza jokalari aldetik, eta aitzakia moduan balio ez badu ere, Muniategik zailtasunak izan zituen defentsa sendo bat eratzeko orduan: "Dena dela, autokritika egin behar dut, ni ere blokeatuta ibili nintzelako erabakiak hartzerako orduan. Ez nuen alternatiba garbirik ikusten", adierazi zio GOIENAri. Markagailuak ez du erakusten kantxan izandako parekotasuna, Bergarakoak aurretik izan zirelako minutu askotan, eta azken minutuetan ere gol bateko aldea baino ez zutelako bizkaitarrek: "Bigarren itzuli osoa geratzen zaigu, eta lanean jarraitu behar dugu, aurrealdeko postuek ihes ez egiteko. 

Oñatiko neskek, berriz, atzerapausoa egin dute, sailkapenean atzerago dagoen Leizaran taldearen kontra 25-19 galduta. Oñatikoak bosgarren daude. 

 

Erlazionatuak

Asteburuko kirol albisteak

Kirola

Asteburuko kirol kroniken bilduma aurkituko duzue segidan, baita Maider Unda borrokalari aramaioarraren gaineko azken berria ere: Olinpiar Jokoetar...
Maider Undak erabaki du haurdunaldia tarteko, Olinpiar Jokoetarako prestaketa atzeratzea

Aramaio 1

Oso urte ezberdina biziko du aurten Maider Unda borrokalari olinpikoak. Gaur iragarri duenez, atseden hartuko du ama izango delako.
Buruaz baino bihotzaz jokatzeak gutxitan ekartzen ditu emaitza onak

Arrasate

Mujika, Crespo, Losada, Aizpurua, Etxeberria, Azkarate, Iregi, Uribesalgo... Ez, ez da Gotzon Urzelaik zapatuan Zestoaren kontra zelairatu zuen ham...
Bergarak irabazi eta Aloñak berdindu

Bergara Oñati

Bergarak zapatuan jokatu zuen Vasconiaren aurka eta hiru puntuekin etxera bueltatu ziren. Izan ere, 1 eta 2 mahoneroak gailendu ziren Donostian. Al...
Partidu parekatua jokatuta, garaipena etxeko errugbilarientzat

Arrasate

Parekatua eta era berean gogorra. Halakoa izan zen atzo Kanpanzar ART talde arrasatearrak etxean jokatutako partidua. RC Rioja izan zuen aurkari et...
Azken laurdenean saskiratze gutxi egin eta gero, MUren porrota

Arrasate

Mondragon Unibertsitateko mutilek ezin izan du garaipena lortu gaur iluntzean jokatutako partiduan. 64-60 galdu dute Tolosaren aurka. Oso partidu g...
Banakoarekin konformatu beharra izan dute etxeko mutilek

Antzuola

Epaileen zain egon eta minutu bateko isilunea egin ostean eman diote hasiera partiduari. Anaitasuna sailkapeneko liderra da eta hori nabari ikusi...
Bergara jaun eta jabe, Vasconiaren aurka

Bergara

1 eta 2 irabazi du Bergarak Donostiara egindako bisitan. Bergararrak gehiago izan dira lehen zatian, eta nahikoa izan da horrekin.
Judoa ezagutu eta ederto pasatzeko aukera izan dute neska-mutilek

Arrasate

Desoreka judo taldeak antolatuta ate irekien jardunaldia egin dute gaur, zapatua, Musakolako kiroldegian. Judoa bera ezagutzera emateko helburuz an...
Urte berrian erakutsi nahi duen aurpegiaren alde bat bistarazi zuen Bidasoa Irunek

Oñati

Eskubaloi zaleak Danimarkan jokatzen dabiltzan Europako Txapelketara begira dauden bitartean, egubakoitz ilunkeran zale oñatiarrek ez zuten primera...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.