Egun ederra igaro zuten atzo parte hartu zuten 74 pilotuek. Bolutik, Elosura 4,9 kilometrotako bidea egin behar izan zuten auto gidariek eta bihurguneez gozatzeko aukera izan zuten.
Lasterketako faboritoa Aitor Zabaleta zen, eta hala erakutsi zuen, entrenamendu-bueltako lehenengo ibilbidean denbora onena eginda: 02:38.949. Garaipena eskuratu zuen denbora baino denbora hobeaz.