Partidua, emaitzan ikusten den moduan oso berdintsua izan da, nahiz-eta etxekoak bost eta hamar puntu aurretik joan diren ia partidu osoan. Minutuak aurrera joan ahala, Oriokoak lau puntu aurretik jarri dira eta azken bost segundotan hirukoa sartu dute etxekoek. Hala, partidua berdinduz, 53-53 amaitu da. Datorren astean jakingo da nor igotzen den kategoriaz, Soraluze-Bergara edo Orio.