Zaletu ugari izan da gaur Aretxabaletako kiroldegian, baina nahiz-eta animo asko eman, ezin izan du Aretxabaletak garaipena eskuratu. Lehen zatian sartu dizkiete bi golak eta ezin izan diote markagailuari buelta eman. Hala, amaitu da lehen zatia. Bigarrenean berriz, gol bat sartu dute etxekoek, eta 1-2ko emaitzarekin amaitu da partidua.
Datorren urtean maila berean jarraituko dute Riberaren mutilek, eta penaz badaude ere, gogotsu egongo dira seguruenik, nahiz eta maila bat gorago ez egon. Izan ere, Mondrate taldeak mailaz igotzea lortu du eta derbi ederrez disfrutatzeko aukera izango dute.